jueves, 13 de diciembre de 2007
domingo, 9 de diciembre de 2007
Weihnachtsmarkt

Gaur goizian Esslingen-era (ondoko herri bat) jun gera. Oso herri politxa da, oso oso alemana; egurrezko etxiak, kolore pilotakua... oso kale alaixak. Ta gaur askoz politxaua zauan. Merkatu mediebala montau dute ta jende pila zebilen. Umientzako pila bat jolas montau ditxuzte ta guk ere umiak beste disfrutau degu bertako aktuazio eta puesto desberdinak ikusten.
miércoles, 5 de diciembre de 2007
Berlinera eskapada
Beti entzun izan det oso hiri politxa dala. 5 egun hauen ondoren enuke esango politxa danik baina bai benetan interesantia!!!
Lehenengo egunian tour bat in genun hirixan zihar inportantiena pixkat ezagutzeko. Asko harritxu zigun tour-a berez gratis zala esan zutenian. Gero buekaeran bakoitzak iruditzen zitzaiona ordaintzen zuan. Ta badakizue ikaslion lehenengo reakziua; bua, que buena!! gratis!! baina keba, buekaeran danok hain gustora gelditxu ginan, gustora eman geniela merizimendua!
Lehen gerrate mundialetik gaur egunerainoko historia dana kontau zigun baina benetan modu berezixan. Hasiera Puerta de Brandeburgon izan zan. Giak historixan erabat sartu harazten zigun. Leku hortan orain dala "x" denbora egongo baginan, gure parian muro haundi bat eukiko genula eta inor ez litzakeela bizirik aterako gune hortatik kontau zigun, murotik hain gertu egotian komunistek eskapo in nahi genula pentsau eta konturau orduko lurrian tiro batek emanda aurkituko ginala.
Horrelako kuriosidade pila bat kontau zizkigun ta errepaso ederra heman genion historiari. Inoiz baino historia gehixo ikasi nuan egun hartan. Danak erabat murgildu ginan hirixan historixan. Ta egixa esan honek hirixan beste ikuspegi bat ematen dizu. Izan ere orduan hasten zera ulertzen ordurarte arrarua itxen zitzaizkizun gauzak.
Danok dakigu Berlineko murua esistitxu zala, parte komunista ta kapitalista banatzeko eraiki zala... Baina inoiz ez ginan galdetu zerk bultzauta ta nola erori zan... Politiko komunista baten hutsegite batek bultzauta aurrerau zala prozesua... Murua esistitu zan denboran parte komunistako biztanliek bizi izandako egoera, blokeo horrek eragindako ezinegona murua saltatzera bultzatzen zuana, judiuen bazterketa.... Ta hau dena erakusteko dauden museuek benetan urte hauek nola bizi izan zian ikusi ta sentiarazten dizue! Pasada bat!
Giak esan zuan bezela; Herrialde batzuk futurorantz begira bizi dia, Estatu Batuak bezela. Beste batzuk aldiz iraganeko gertakizunen ondoriuak jasaten ari dia oindik ere. Berlin, bi hauen artian dauan hiri bat da. Iraganian gertautakua oindik ere ez dao ahiztuta, baina aurrerantz begirau nahi hori somatzen da herrixan. Gerran ondoren erabat arrasauta gerau zan hirixa ta gaur egun dauden eraikuntzak berrixak dia baina garai hartako arkitektura segitxuz indakuak asko eta gertakizun histokuei gogorarazten ditxuzten monumentuak nonhai daude. Beste alderdi batian honekin kontrastia itxen duten edifizio futuristak daude; altu, kristaleradun eta forma berezidunak.
Jendiak ere oraindik ez omen ditxu gertakizun guzti hauek ahaztu. Izan ere ez dia hain aspaldiko gauzak. Murua 1989an erori zan ta oraindik ere jendia murua egongo bazan bezela konportatzen omen da. Kuriosidade bezela kontau zigun giak, gaur egun jende askok kotxia hartzian puntu batetik bestera juateko, murua egongo balitz bezela gidatzen duala, kriston buelta eman bihar bada ere oraindik ere buruan ideia hori sartuta daukatelako.
Nazixek judiuen kontra indako guztian errudun sentimendua ere askok dute oindik barnian ta tema hau nahiko tabu omen da zenbait alemanentzat.
Bueno ta lekzio guzti honen ondoren, bestelakuak!!! Izan ere 5 egunek gauza askotarako denboria eman digu!
Jende pila bat ezagutu degu! Erasmus bezela Berlinen dauan mutil batek hirixan alderdi desberdinak erakutsi dizkigu. Bertako gau girua ere ezagutzeko aukera izan degu. Egun baten etxe baten in zuten festa baten egon ginan. Kriston anbientia, nazionalidade desberdineko jendia... kuriosua.
Beste egun baten Techno musika jartzen zuten diskoteka batera jun ginan. Berlin, Techno musikan hirixa omen da ta grazia haundirik itxen ezian arren probau biharra zauala esan zuten... Musika ta bertako girua ez zitzaidan batere gustau baina Berlinen jarraitzaile asko omen ditxu musika estilo honek.
Etxe okupak ta horren inguruan dauan mugimendu dana ere pixkat ikusteko aukera izan genun. Artista gazte pila zeuden, bakoitza bere estiluan gauza desberdinak itxen.
Eta nola ez, merkatuz beteta aurkitxu genun Berlin ere! Primeran adornautako puesto pila eta gospel eta folk kontzertuak entzuteko aukera ere izan genun. Gabon anbiente politxa, alemaniko herri askoren antzekua. Orain,beste lekutakuak ikusi ondoren, hemengua (Stuttgart-ekua) ikustia falta zaigu!
Ba hori, ikusten dezuen bezela, ezagutu biharreko hirixa benetan. Berriz bueltatzeko modukua, dena ikusteko denbora ez baitigu eman. Parisen tamaina 10 aldiz da, imaginau!
txarla historiko ederra gaurkua, e?? Baina bisitau zazue, ikusiko dezue!!
hemen biajian errepaso bat
martes, 27 de noviembre de 2007
Etxekuen bisita...
Baina dena primeran,e?? Gero izango dia komerixak hau dena kurso bukaeran hara bueltatzeko. Bisitan etortzen zeraten danok, leku bat in biharko diazue zuen maletan nere gauzak pixkanaka hara bidaltzen juateko!!
Ostiralian, aireportutik bueltan nere residentzian in genun lehenengo parada. Nere residentzi marabilosua ikusteko aukera euki zuten; sukaldia, Ane hain intrigauta zaukan frigorifikua (takila modukotan banauta), ta nere txokua! design by ikea! schön und billig!!
Gero zentruan gabon usainaz disfrutau ahal izan genun. Hemen gabonak benetan bizi ditxuzte!! Zentro guztixa kasetaz betetzen ari dia, benetan ikusgarrixa! Hurrengo astian denak ireki ta argi denak pizten ditxuztenian hango anbientia kristona izan bihar da!!
Lehen afarixa Paulanerrian in genun. Banakixan karta erderaz zeukatela ta hasieran behintzat janari alemanakin pixkat familiarizatzeko hobe izan zan, batez ere gure etxeko txikixangaitik,e? bestioi edozer aterata ere gustora jango genun ta! jaja. Jo primeran jan genun; asko eta oso ona gainera! Zerbeza ta bretzelak ere ugari! Gure lejiari (pika) gehien antzematen zaion edarixa ere hartu genun, e Ane? el sustituto de la lejia, Radler! Oindik ez det zerbeza bakarrik eraten ikasi, asike Miri, oindik ere irabaziko diazu!! baina lasai, urtebete dakat ohitzeko ta!! jeje.
Arratsaldian aita gaixua konsagrau genun. Hiru neska gazte, denda pila... Stuttgarteko erropa hanguan desberdina ote? Konprobau biharra zauan! Ba bai, desberdina igual ez baina garestio bai! tonta de mi...
Azkenian denak neka-neka inda afaltzera jun ginan. Sorpresa izan zan ingleseko karta zeukaten galdetu ta ezetz esan zigutenian! ala ba, a la aventura... Zerbait ulertzen genun ta hiztegixan laguntzaz... la mas lista Amaia, solomillo puska eder bat jan ta aurrera!!zu beti a lo seguro! Ta aita,zu ere! garestiena eskauta seguru ona dauala,e?? Calidad-precio. Beti funzionatzen du,ezta?
Aukeratzia hainbeste kostautako janarixa segitxuan janda!!jaja, ona zauan seinale!
Metrua hartu ta Esslingen-era! Herri oso politxa da, oso tipikua. N
Ba herri honetan ere gabonetako merkatua montatzen ari zian, hemengua mediebal itxurakua izaten omen da. Hau ere ikustekua izango da!
Ta hurrengo eguna astelehena! Ia ematen zuan egun pila eramaten zenutela hemen baina era berian segitxuan pasa zait! Txokolate ta maultaschen batzuk erosi, Anen txaketa marabilosua ahaztu gabe, eta etxera buelta! Como si nada, Alemanitik Euskadira 2 ordutan! Goizian Stuttgart-en ibili ondoren, gauian etxeko sofan goxo-goxo Goenkale ikusten jarriko zinaten. Ta ni bitartian kuartua txukuntzen, k parecia k habia pasao el katrina por el cuarto! aix Ane... jeje.
Ba hemengo kultura pixkat ezagutzeko ere balio izan dizue,e?? Janarixa, ohitxurak, legiak(metroko instalaziotan, nahiz eta aire librian egon, ezin daiteke erre... ups,k corte..jeje), hizkuntza... Ondo apuntau aita; Entschuldigung, ein bier bitte. Danke schön!
Hurrengo etortzen zeratenian praktikau al izango dezue...
Orduan, hurrengua noizko??
Muxu haundi bana!!!
sábado, 17 de noviembre de 2007
Madame Butterfly

Jendia de gala juten da, oso elegante. Trajiakin, soineko luziekin... Ta gero haor gaude gu, klasia pixkat rebajatzen degun ikasliak... jaja.
Italianoz kantatzen zuten ta gero subtituluak jartzen zitxuzten alemanez, baina klaro, ez bata ez beste, ez dia oso hizkuntza ezagunak neretzat (oingoz..jej)!! baina bueno, harixa jarraitzia ere ez zan oso zaila, nahiko motela izan baitzan aktuaziua. Madame Butterfly.
Gauza berri moduan, politxa behin juteko, baina errepikatzeko... Beste gauza berrixak ezagutzia nahio!!
sábado, 10 de noviembre de 2007
Elurra!
Ba atzo ostirala, arkitekturako festa zauan ta han jun ginan danok, erdaldun kolonia dana..."parecemos un rebaño"esaten zuan baten batek, ta egixa da.
Hara heldu ta betiko katxeuan ondoren, (bai hemen beti boltsa neskei ta poltsikuak mutilei, beti begiratzen diete festetan sartu aurretik...nose, la seguridad alemana) txamarra lodixak guardarropan utzi genitxun. Kaletik leku itxitara, 15ºC-ko diferentzia egongo da errez!tenperatura aldaketa hoiekin katarro bat baino geixo arrapatzen ditxu bai jendiak. horregaitxik izango da hainbeste apotheke(farmazia) egotian arrazoia. Hau, kaleko apotheke gehien dauan lurraldia izango da!k pasada.. ixa kebap-erixak baino gehio! ez ez, hau ezinezkua da..los kebap-s estan en todos los sitios! laster "tipical germany" bihurtuko da janari hau!
Ba hori, jaixa nahiko ondo eon zan baina oindik ere ordutegi alemanera ez gera oitxu ta festa arratsaldeko 8tan hasi bazan, gu 12tan jun ginan ta gero klaro, itxi ere goizo in zuten, 2:30tan. Ta bueno etxera ezin jun eta zentroko tabernetara jun ginan. Taberna bat dao dilayla deitzen dana musika ta oso ona jartzen dutena, danetik pixkat, motibatzeko kantuak..jeje. Baina hona sartzia ere es una odisea!!ez da normala; aurrekuan, halloween egunian me indigne mucho! Bost neska ta sei mutil geunden. Ba ez ziguten sartzen utzi porteruek esaten mutil bat oso mozkor zauala,etb. total, esan ziatela normalian mutil gehio badaude neskak baino ez dutela uzten... neskak bakarrik bageunde utziko zigutela sartzen. Esk gauza hauek ez dia batere normalak!!
Bueno ba oinguan sartu ginan baina ya neka-neka inda geuden ta sofetan etzanda egon ginan kanpoko hotzetik babestu nahixan, lehenengo metruari itxoiten ( 5:30 a.m).
Gero kebap 1 jan, (ya ritual bat bihurtu da hemengo jendian hartian juerga ondoren jatia) ta etxera. Lotara goxo-goxo!!Elur bastante zauan ta txuri-txuri inda heldu gera etxera..
hemen jartzen dizkizuet atzoko argazki batzuk
viernes, 9 de noviembre de 2007
Stuttgartik!
Hilabete eta erdi pasa da iritsi nintzanetik Alemanira!! ia!! eta oraindik..!
Egixa esan, hasierako trago txarra pasau ondoren denbora oso azkar pasau zait, baina aldi berian aspalditik naola iruditzen zait... Bizimodu hontara errez moldatzen da edozein ta!
Aix... Erasmus...!!
Ba oin arte e-mailen bidez nere berri euki dezue baina iruditxu zait interesgarrixa izan daitekela holako espazio bat sortzia ere. Horrela urte hontan bizitako esperientzi danak bilduko ditxut ta era berian zuek ere nere bizixan berri eukiko dezue. Ta zuen partetik ere badakizue blog honetan parte hartzia posible dakazuela,e!!Asike badakizue,animau!!