jueves, 13 de diciembre de 2007

Zum Geburtstag viel Glück,
zum Geburtstag viel Glück,
zum Geburtstag, liebe Miren,
zum Geburtstag viel Glück!



Dantza modalidade berrixa ikasi nahixan ere ibili ginan. Ikusten da zeinek dakan praktika!!!

domingo, 9 de diciembre de 2007

Weihnachtsmarkt

Hemen aspalditik ari dia gabonak ospatzen. Gainera a lo grande! Kriston merkatua montau dute; herri osua puestoz beteta dao, kalian umiak musika jotzen, kanela usaina edonon... Anbiente oso politxa!!!

Atzo gauian hemen, Stuttgart-en egon ginan buelta bat ematen. Hemengo merkatua Europako haundixenetarikua dala esaten dute. Edozer gauza aurkitxu daiteke; gabonetako adorno, jaiotza etb.-etik hasita, berdurak mozteko makina multifunciones -etaraino. Beste puesto batzutan, alkandorak, tirantiak, ta gauza oso oso orteruak saltzen zeuden, no viene a cuento gabonekin baina ez dakit, igual urtian zihar saldu ez dutena kanporatzeko aprobetxauko dute... aunque lo dudo oin saldu ahal izatia.

Gaur goizian Esslingen-era (ondoko herri bat) jun gera. Oso herri politxa da, oso oso alemana; egurrezko etxiak, kolore pilotakua... oso kale alaixak. Ta gaur askoz politxaua zauan. Merkatu mediebala montau dute ta jende pila zebilen. Umientzako pila bat jolas montau ditxuzte ta guk ere umiak beste disfrutau degu bertako aktuazio eta puesto desberdinak ikusten.


Hemen argazki batzuk

miércoles, 5 de diciembre de 2007

Berlinera eskapada

Inoiz galdetu zerate zerk itxen duan interesante hiri hau?
Beti entzun izan det oso hiri politxa dala. 5 egun hauen ondoren enuke esango politxa danik baina bai benetan interesantia!!!

Lehenengo egunian tour bat in genun hirixan zihar inportantiena pixkat ezagutzeko. Asko harritxu zigun tour-a berez gratis zala esan zutenian. Gero buekaeran bakoitzak iruditzen zitzaiona ordaintzen zuan. Ta badakizue ikaslion lehenengo reakziua; bua, que buena!! gratis!! baina keba, buekaeran danok hain gustora gelditxu ginan, gustora eman geniela merizimendua!

Lehen gerrate mundialetik gaur egunerainoko historia dana kontau zigun baina benetan modu berezixan. Hasiera Puerta de Brandeburgon izan zan. Giak historixan erabat sartu harazten zigun. Leku hortan orain dala "x" denbora egongo baginan, gure parian muro haundi bat eukiko genula eta inor ez litzakeela bizirik aterako gune hortatik kontau zigun, murotik hain gertu egotian komunistek eskapo in nahi genula pentsau eta konturau orduko lurrian tiro batek emanda aurkituko ginala.

Horrelako kuriosidade pila bat kontau zizkigun ta errepaso ederra heman genion historiari. Inoiz baino historia gehixo ikasi nuan egun hartan. Danak erabat murgildu ginan hirixan historixan. Ta egixa esan honek hirixan beste ikuspegi bat ematen dizu. Izan ere orduan hasten zera ulertzen ordurarte arrarua itxen zitzaizkizun gauzak.

Danok dakigu Berlineko murua esistitxu zala, parte komunista ta kapitalista banatzeko eraiki zala... Baina inoiz ez ginan galdetu zerk bultzauta ta nola erori zan... Politiko komunista baten hutsegite batek bultzauta aurrerau zala prozesua... Murua esistitu zan denboran parte komunistako biztanliek bizi izandako egoera, blokeo horrek eragindako ezinegona murua saltatzera bultzatzen zuana, judiuen bazterketa.... Ta hau dena erakusteko dauden museuek benetan urte hauek nola bizi izan zian ikusi ta sentiarazten dizue! Pasada bat!

Giak esan zuan bezela; Herrialde batzuk futurorantz begira bizi dia, Estatu Batuak bezela. Beste batzuk aldiz iraganeko gertakizunen ondoriuak jasaten ari dia oindik ere. Berlin, bi hauen artian dauan hiri bat da. Iraganian gertautakua oindik ere ez dao ahiztuta, baina aurrerantz begirau nahi hori somatzen da herrixan. Gerran ondoren erabat arrasauta gerau zan hirixa ta gaur egun dauden eraikuntzak berrixak dia baina garai hartako arkitektura segitxuz indakuak asko eta gertakizun histokuei gogorarazten ditxuzten monumentuak nonhai daude. Beste alderdi batian honekin kontrastia itxen duten edifizio futuristak daude; altu, kristaleradun eta forma berezidunak.

Jendiak ere oraindik ez omen ditxu gertakizun guzti hauek ahaztu. Izan ere ez dia hain aspaldiko gauzak. Murua 1989an erori zan ta oraindik ere jendia murua egongo bazan bezela konportatzen omen da. Kuriosidade bezela kontau zigun giak, gaur egun jende askok kotxia hartzian puntu batetik bestera juateko, murua egongo balitz bezela gidatzen duala, kriston buelta eman bihar bada ere oraindik ere buruan ideia hori sartuta daukatelako.
Nazixek judiuen kontra indako guztian errudun sentimendua ere askok dute oindik barnian ta tema hau nahiko tabu omen da zenbait alemanentzat.

Bueno ta lekzio guzti honen ondoren, bestelakuak!!! Izan ere 5 egunek gauza askotarako denboria eman digu!

Jende pila bat ezagutu degu! Erasmus bezela Berlinen dauan mutil batek hirixan alderdi desberdinak erakutsi dizkigu. Bertako gau girua ere ezagutzeko aukera izan degu. Egun baten etxe baten in zuten festa baten egon ginan. Kriston anbientia, nazionalidade desberdineko jendia... kuriosua.

Beste egun baten Techno musika jartzen zuten diskoteka batera jun ginan. Berlin, Techno musikan hirixa omen da ta grazia haundirik itxen ezian arren probau biharra zauala esan zuten... Musika ta bertako girua ez zitzaidan batere gustau baina Berlinen jarraitzaile asko omen ditxu musika estilo honek.

Etxe okupak ta horren inguruan dauan mugimendu dana ere pixkat ikusteko aukera izan genun. Artista gazte pila zeuden, bakoitza bere estiluan gauza desberdinak itxen.

Eta nola ez, merkatuz beteta aurkitxu genun Berlin ere! Primeran adornautako puesto pila eta gospel eta folk kontzertuak entzuteko aukera ere izan genun. Gabon anbiente politxa, alemaniko herri askoren antzekua. Orain,beste lekutakuak ikusi ondoren, hemengua (Stuttgart-ekua) ikustia falta zaigu!

Ba hori, ikusten dezuen bezela, ezagutu biharreko hirixa benetan. Berriz bueltatzeko modukua, dena ikusteko denbora ez baitigu eman. Parisen tamaina 10 aldiz da, imaginau!

txarla historiko ederra gaurkua, e?? Baina bisitau zazue, ikusiko dezue!!

hemen biajian errepaso bat