lunes, 28 de enero de 2008

Das Wochenende


Larunbatian Sophie's izeneko taberna batera jun ginan afaltzera. Ricard, nuestro consejero de cocina, ardurau zan afarixa aukeratziaz ze karta alemanez irakurtzia pixkat konplikaua itxen da... ta bera pozik! Hemengo janari tipikua hartu genun, kostillak eta guzti. Pero dejaba mucho que desear... Hanguekin konparauta, pff! Ta ikusten dezuen bezela, afari aleman baten falta ezin dana zerbeza da! Joe, kriston jarra pila atera zitxuzten, bakoitza 1,5l-kua... pozik atera ginan bai danok.

Ta gero taberna baten bi beteranon despedida zauan ta bertara jun ginan. Han nere klaseko Taiwaneko neska batekin ta japonesa batekin elkartu ginan. Inglesa, alemana eta gesto bidezko hizkera. Danetik praktikau genun. Gainera badakizue alkol pixkatekin dena erreztasun gehixokin ateratzen dala!


Hurrengo egunian, igandian, Ludwigsburg-era jun ginan buelta bat ematera. Herrixa politxa da. Gaztelu moduko bat ere badauka. Baina kale guztixak hutsik zeuden! Igandetan alemanak ez dakit nun sartzen dian. Alemaneko irakasliak esan zigun, igandetan kafia, tea eta pastela jateko geratzen diala. Ta bai, berak arrazoi! Pasteleri batetik pasau ginan ta dena bete beteta zauan! Kriston tarta aukera ta guk ere azkenian ezin izan genun aguantau. Aleman tradiziuei eutsi biharra dao!!! jeje.

Argazkixan lagun japonesa agertzen da ta beraien argazkitan hain famosua dan bi behatzen gesto horrekin agertzen gera. "peace= Friede= bakea" esan omen nahi du!


domingo, 20 de enero de 2008

Ski irteera---> Oberstdorf


Atzo azkenian elurretara jun ginan!!

Baviera hegoaldian, Austriakin mugan, dauden pista batzutara juateko plana in genun. Oberstdorf-era. Biajia goizian goiz in bihar genun pistetara goiz heltzeko, biajia 4h ingurukua baitzan. Beraz lehenengo trena hartzia erabaki genun, 5:15etan. Total etxetik, 4:15etan atera bihar izan genun, taxi-a hartu ta estazioraino heltzeko. Hogei bat pertsona elkartu ginan,denak kriston loguriakin, batzuk lo in gabe...total 3 ordu besterik ez itxeko... zertarako?

Ba ordu erdi besterik ez genuanian in, trena parada baten gelditxu zan, beste guztixetan bezela, baina oinguan normala baino denbora gehio tardatzen zuan berriz ere martxan jartzen. Ia denok moskeatzen hasi ginan zer gertatu ote zan. Halako batian megafonotik abisau zuten polizian zain zeudela. Gure taldeko batzuk lehen bagoian zeuden ta hauek informau ziguten gertatzen ari zanaz. Itxura danez, gizon kalbo bati rebisoriak treneko biletia eskau ta honek erakutsi zionian, rebisoriak ez zuala balio esan zion eta trenetik ateratzeko. Gizona ezauan trenetik ateratzeko prest eta orduan poliziari deitxu bihar izan zioten. Aleman hauek la ostia dia; gizona beraiek aterarazi edo bestela utzi besterik ez zakaten. Baina ez, nahixo zuten tren guztiko jendiari(eskiatzeko asmoz goizian goiz jaiki zan jende pilua) itxoin haraztia. Ba gizon horrengaitxik, trena ordu erdi pasaz gerauta egon zan. Ta klaro, treneko danak beregaitxik joditzera... Guk Ulm-en transbordua in bihar genun beste tren bat hartzeko eta atzerapenagaitxik ezin izan genun hartu. Beraz hurrengo trenari itxoin bihar izan genion...

Azkenian 12:30 pasa heldu ginan pistetara. Madrugoiak ez zigun askorako balio izan... Puto calvo!!! Behin ta berriz errepikau zan esaldixa izan zan egunian zihar.

Baina bueno, kristoneko eguraldixa in zuan, eta nahiz ta berandu hasi eskiatzen, gelditxu gabe ibili ginan ta primeran aprobetxau genun eguna. Hori bai, danok leher inda bukau genun eguna. Izan ere, etxera gaueko 11etan heldu ginan... Egun luzia izan zan baina politxa! Hurrenguan aber asteburutxo batera luzatzen degun...