lunes, 25 de febrero de 2008

Sommer in Stuttgart

Egunero jeiki eta lehiotik begiratzian zerua urdin urdin ikustiak erabat alaitzen dia eguna. Eguzkixa egotiak hala ere ez du esan nahi bero itxen duanik. Eguzkixa ezkutatzen hastian notatzen da bai hotza. Baina hala ere, ezin kejau!

Nik garai hauetan pentsatzen nuan dana elurtuta egongo zala, baina keba! Atzo bertan manga motzian ibili ginan... Killesberg parkera jun ginan ta han zeuden aleman guztixak, zelaixan botata, batzuk jolasian, beste batzuk picnic-a itxen... Helauen txiringito bat ere zauan, eta kriston hilarak zeuden... Aleman hauek goraino tapauta, bufandakin ta danakin, ta helauak jateko kapazak dia (nahiz ta atzoko kasua ez izan). Ematen du ia erabat inmune diala hemengo hotzari. Gabonen aurretik in zitxuan hotzekin ta tabernenetatik pasatzian (gu izoztuta) han zeuden alemanak terrazetan jarritxa, danak mantekin goraino tapauta egon bihar bazian ere... kuriosua.

Ba bueno, nahiz ta ez izan egualdi hau oso normala garai hontan, guk ahal degun heinian aprobetxau in biogu, egualdi onakin gauza gehixo ikusteko aukerau baitao. Gainera asteazkenian Estokolmora guaz eta denek esan digute oso hotza dala garai hontan, asike han ere gradu batzuk gehixo itxen baditxu asko eskertuko degu!

Ta elurra... ba danok esaten degu; iritsiko da, lasai! Baina ez dakit, ritmo honetan... Apirilari itxoin biharko al diogu hau zuritxuta, imaginatzen genun modukua ikusteko?

domingo, 24 de febrero de 2008

Despedida, Party...

Ba bai, ia hasi gera jendia agurtzen...


Oindik jun dianak ez dia oso gertukuak izan baina ze pentsau ematen dizu... Hemen zauden hilabetetan ohitzen zera zenbait pertsonekin dana konpartitzera, beraiekin planak itxera... Azkenian hemen ez dakazu ez familixa, ez betiko lagun, ez mutilik. Badakizu han daudela baina handik eman dezaketen laguntza ez da berdina ta azkenian hemengo jendiangandik jasotzen dezu faltan dakazun hori. Sei hilabete ez dirudi asko danik baina hemen egonda, 24 h-ak elkarrekin pasata, jende hori inportantia bihurtzen da. Ta hemendik hilabete edo egun batzutara agur esan biharrak pena ematen dia... Izan ere ez dakizu berriz ikusiko ote ditxuzun. Baina bueno, hortan ez pentsau eta gelditzen dan denbora disfrutatzia besterik ez dao!

Ostiralian, Chileko mutil baten despedida euki genun. Erasmus festa tipikua izan zan. Ingredientiak; Pfaffen edo Allmandring-eko sukalde bat, musika topera (txinuak kejau eta zeladoria etortzen dan arte) eta edarixa (zerbezaz aparte caipirinha eta holako edarixak asko hartzen ditxuzte).



Larunbatian berriz, goiazian lo in ondoren hemen onduan daukagun basora jun ginan bueltatxo bat ematera. Oso egualdi ona zauan eta laguan inguruan pilua jende zebilen pasiaran, korrikan edo bizikletakin.

Gabian Iratik (markinarra, superiorra dao itxen hemen oin dala 3bat urtetatik) bere etxian antolatzen zan party-ra inbitau zian ta han jun ginan kuadrilatxo bat. Pilua jende elkartu ginan, batez ere alemanak. Janarixa ere ugari prestau zuten eta oso anbiente ona zauan. Notatzen zan alemanak ziala en mayoria. Etxia jendez beteta zauan, musika jarrita eta hala ere ez zauan batere zaratarik etxian... Aleman hauek oso lasaixak dia. Pa rato hau erdaldunekin. Ia leku guztitan ezagunak dia como folloneros! Bueno, eso de alemanak oso lasaixak diala... Mallorca edo ingurutara juten dian arte,ez? Orduan aprobetxatzen dute ta desfasatzeko!


sábado, 9 de febrero de 2008

Fasching!

Iritsi dia inauterixak Alemaniara ere!!!

Hainbat herritxako pasakailiak ikusi ditxugu. Denak ere antzekuak. Gehixenak sorgin aurpegidun maskara jantzita, eskoba bateri bultzaka zebiltzan... Batzuk egixa esan bildur pixkat ere ematen zuten. Aleman batek esan zianez, neguari bultza itxen eongo bazian bezela representatzen da eskoba hoiekin... Negua jun, ta udaberrixari lekua uzteko.

Baina negua? Pasa al da ba negua?! Neri esan ziatenez hemen zero azpitik 10 gradu, zeru gris-grisa, egunero elurra... hori zan negua! Horren ordez egunero kriston eguzkixa ta alemanentzako (neretzat ez!) tenperatura epelak itxen ari da.

Ez al degu alemaniako negua ezagutu bihar???

BixitaK!!!


Aurreko asteburuan inoiz baino bixita gehixo jaso nitxuan; Miri ta Haritzena alde batetik, ta bestetik de las hermanas Mendi!!
Primeran pasau nuan! Alde batetik bestera gauzak ikusten, ondo jaten (bariedade gehixo behintzat!)... Hemengo inauterixak ezagutzeko aukera ere izan genun. Ulm-eko sorgin harek ederki erakutsi zigun ke si te despistas... e, izeba?? jaja, oindik ere etxera bueltau ta serpentinak aurkitxuko zenitxun maletan!

A! Konjeladoria konpartitzen deten neskak ez dakit zeoze esango dian,erabat inbaditxu diot ta lekua... zeoze esan ezkero hemango diot tupper-en bat ta pozik gerauko da!jaja. San blas-ak ere han bolao... Dana oso ona!! Bixitak izatian beste alde honetako bat hau da, jaja.

Ba hori, hitz gutxitan, oso oso egun politxak pasau genitxuala elkarrekin ta eskerrik asko daneri! Gero bixiten ondorengo betiko bajoitxua pasau nuan baina bueno, berriz ere segitxuan ohitzen da hemengo bizitzara.

Oin hurrengo bixitan zain...