+012.jpg)
Nik garai hauetan pentsatzen nuan dana elurtuta egongo zala, baina keba! Atzo bertan manga motzian ibili ginan... Killesberg parkera jun ginan ta han zeuden aleman guztixak, zelaixan botata, batzuk jolasian, beste batzuk picnic-a itxen... Helauen txiringito bat ere zauan, eta kriston hilarak zeuden... Aleman hauek goraino tapauta, bufandakin ta danakin, ta helauak jateko kapazak dia (nahiz ta atzoko kasua ez izan). Ematen du ia erabat inmune diala hemengo hotzari. Gabonen aurretik in zitxuan hotzekin ta tabernenetatik pasatzian (gu izoztuta) han zeuden alemanak terrazetan jarritxa, danak mantekin goraino tapauta egon bihar bazian ere... kuriosua.
Ba bueno, nahiz ta ez izan egualdi hau oso normala garai hontan, guk ahal degun heinian aprobetxau in biogu, egualdi onakin gauza gehixo ikusteko aukerau baitao. Gainera asteazkenian Estokolmora guaz eta denek esan digute oso hotza dala garai hontan, asike han ere gradu batzuk gehixo itxen baditxu asko eskertuko degu!
Ta elurra... ba danok esaten degu; iritsiko da, lasai! Baina ez dakit, ritmo honetan... Apirilari itxoin biharko al diogu hau zuritxuta, imaginatzen genun modukua ikusteko?
2 comentarios:
bueno bueno neska. eguraldia tokatzen dana bizi behar da, beharko eta...hemen ere jendea kejaka dao, euririk ez duela egiten eta. Egia esa,n behar da bainan ze irabazten deu kejaka. nada, disfrutatu egin behar eta planak egunean egin. asteburuan Ibarrako plazan afaltzen eon ginen, sekulako gaugiroakin eta primeran.
Nik gainera aurten ez det udara gehiegi disfrutatuko (beroa, tripa handia eta Ugaitzen espring-ak..) eta poz pozik nao eguraldiakin.
bueno neska ez dakit ze asmo dezun astesantutarako bainan ez bazara etortzen ere, seguru bixitatxorenbat izango dezula ezta?
Ondo ondo jarraitu eta muxu bat.
Aio
miren!!
hemen nabil zeoze idatzi naixan, beti kejatzen zabiz ta...
joe, eztezuela negua ezagutu?? ba gu jun ginanian itxen zuan hotza ta eurixa... justo gu jun ginan egunetan bakarrik in zuan eualdi txarra? k raro... eskerrak ekainian juten naizenian (ze jun ingo naiz e, no te libras de mi)ya eualdi hobia ingo duan! Amaia hasarrau itxen da ni ekainian jungo naizela esaten deten bakoitzian! jajaja.
benga wapa ala ondo segi!
muxu asko!
//ANE//
Publicar un comentario