sábado, 29 de marzo de 2008

Interkulturelles Training‏

Aste honetan Alemaneko intentsibuan parte dan kultur-saio bat euki degu. Intentsibuan gabiltzan jendia talde ezberdinetan banau eta irakasle batek gidauta ekintza ezberdinak in genitxun bertan geunden jendian kulturari buruz gehio ikasteko helburuakin.

Nere taldian, estatu batuetako jendia, Indiakua, Malasiakua, Singapurrekua, Poloniakua eta español talde bat geunden (euskaldun eta gallega bat barne!). Kuriosua izan zan topaketa.

Irakasliak kasu ezberdinak proposatzen zitxuan eta egoera hoien aurrian kultura bakoitzian nola erreakzionatzen zuan jendiak ikusten genun.

Adibide bat ematiarren; oin dala 3 urte ikusi gabeko lagun batekin kasualidadez topo in ta nola reakzionauko genun eszenifikau bihar izan genun.
Gu (neri tokau zitzaidan gainera itxia) besarkada batekin ta bi muxukin agurtu ginan. Jendia harritxuta gerau zan, kontaktu asko euki genula iruditzen zitzaien.
Ondoren singapurrekuak agurtu zian eta beraien aurpegitan ezan inongo sorpresa keinurik ikusten. Ez zian ezta ikutu, ez muxurik eman.
Estatu batutakuak besarkada bai baina muxurik ez omen dia inoiz ematen lagunen artian. Alemanian harrituta gerau omen dia jendia kalian besarkatuta ta ikustian, hori han ez baita publikuan itxen.
Indian adibidez Supermerkatu edo edozein leku publikotan muxuka hastiagatik isuna jarri dezakete. Asike kontuz! jaja.

Beste ekintzetako bat izan zan beste kulturei buruz ditxugun aurreiritziak idaztia. Joe pasada bat izan zan; USA-ai buruz denak puntu pila bat idatzi genitxun baina beste lurraldeei buruz ezin idatzi ibili ginan. Hor ikusten da komunikabideen indarraz, dena estatu batutara begira itean ondoriotako bat. Inkonszienteki baina azkenian denok ideia ta aurreiritzi (txar edo on, berdin du) pila bat ditxugu buruan sartuta.

Singapurreko eta malasiakoak oso "minduta" agertu zian horiental guztixak txinuen zakuan sartzen ditxugulako. Ta egixa da, neri desberdintzia pixkat kostau itxen zait eta denei hola deitzen diet, baina arrazoi dakate. Guri Aleman, o frantses deitzea bezela litzateke. Europeo esatiakin kitto.

Beste bitxikeri batzuk;
  • Singapurren txikliak, "illegal sweet" dia. Txikle bat eskaini nion Malasiako lagunari ta esan zian, ui; illegal sweet hoietako bat jan behar al det?? ni harritxuta. Itxura danez kaliak hauekin ez zikintzeko itxen omen da... tomar ejemplo!
  • Indian mutilak elkarri eskutik helduta, laztanak ematen ta ikustia nahiko normala omen da. (lagunak izanda, e? ez pareja dialako)
  • Singapurren oso janari exotikua dao. Hoietako fruta preziatu ta kurioso bat, Durian-a da. Oso gustu eta usain fuertiak omen ditxu eta betidanik ohitxu ez bazera hau jatera, esan zian zaila dala gustatzia. Beraiei ordia, pila bat gustatzen omen zaie. Beitxu zein kartel bilau daitezkeen restaurante, aireportu, trenetan, etb. (usainagatik)
  • Singapurren ere legiekin oso estriktuak dia eta adierazpen askatasuna erabat mugatua daukate. Ideia politikoei buruzko zure iritzixa argitaratziarren, kartzelara bidaltzen dizue. Hau igual ez zaizue hain ezezaguna ingo ezta???
  • Txinako kulturari buruz ere zerbait kontau dia Malasiako lagunak eta ezaguna dan bezela, edozein animali mota jaten dutela esan zian. Baina hainbesterako... Sugiak, zizariak, tximu zerebrua (mutilak bakarrik, oso energetikua baita. Ez dakit neskek zergatik ezin duten jan..), sugia... gizonek sugien odol eta ez dakit zein organo ere jaten omen ditxuzte indarra emateko. Ba omen daude janari batzuk gizonentzat eta beste batzuk emakumientzat. Adibidez, emakumiek umia euki ondoren plazenta jaten omen dute. Ta beste hainat gauza arraro... Pentsatzen det denak ez dutela holakorik jango baina... pff.
  • Malasiako populazioan gehiengua Musulmana da. Hiztun gehien ditxuan hizkuntza, inglesa da bai Singapur eta bai Malaysian (azken hontan hizkuntza ofiziala malayoa bada ere). Hau britainian kolonia izatean ondoriua da.

Ta bueno, beste hainbat ezberdintasun ere aurkitzen ditxuzu, kultura ezberdineko jendeakin egotian. Txikikerixak izan daitezke, baina harridura sortzen dute. Baina hala ere, hain urrutikuak izanda, eta aurreiritzi guztixen gainetik, berdinak gerala konturatzen da bat eta kriston jendia dauala danian!!

Aste santuko oporrak, Stuttgarten


Bai!!! Azkenian lortu nuan!ueee...

Lehen pilak bazian, orain baterixia. Ez dakit nola itxen deten baina beti nabil berdin! Argazki bat ateratzia nahi detenian bai ala bai, beti kamaria baterixa gabe. Ta pila bat joditzen du! Oinguan Anderrek konprobau al izan du. Mercedeseko museuan, bera en su salsa, karreretako kotxiak ikusten ta eta ezin argazkirik atera, e?? Baina kamara piztu ta itzali itxen zan amago hoietako baten atera ahal izan nuan argazki hau!!! jeje. Hurrenguan juten naizenian museora (juten banaiz) seguru egon baterixia ondo kargauta eramango detela ta ingo dizut hoietako book bat! jaja.

Ba bestela aste hontan primeran ibili gera. Alemaniako kultura pixkat ezagutu (ez? bizitzeko leku ona,e?), hemen eramaten degun bizimodua, lekuak bisitau, ondo jan... danerako denboria euki degu. Hotza ere kristona in digu, oinarte in ez duana. Baina bueno, modu hontan benetan alemanian geundela sentitxu degu, ze oin arte... Elurra ere udaberrixakin batera heldu zaigu. Bi egun segidan elurretan egon ondoren paisai dena txuri-txuri gerau zan baina eguzkixa atera orduko akabo dena. Azken agun hauetan ere tenperaturak gora in dute ta egunero eguzkixa dao. Uste det aurten etxian baino eguraldi hobia eukitzen ari gerala hemen.

Ba bueno, muxu haundi bat zuri elkarrekin pasa ditxugun momentu onengaitxik!!!

Ta bestiori ere, zaindu!!!

domingo, 16 de marzo de 2008

Bowling?? Nein!!!

Asteburu konpletua!

Larunbat arratsaldian Raul ta ni iganderako pentsauta geneukan bazkarirako janarixa erostera jun ginan. Lasaitxasun batekin hartu genun... 3h egon ginan Kaufland-ian (supermerkaua). Ana egongo balitz ia de los nervios egongo zan...jaja.

Gauian party batera jun ginan. Pilar pisu batera aldau bihar da ta bere pisukuek festa bat ematen zutenez bertara jun ginan. Festa etxeko sotanuan zan, pelikuletako kloaka haietako bat ematen zuan, baina nahiko ondo preparauta zakaten holako kasutarako. Edarixa merke, eta erretzia posible zan. Pff, ia erabat ohitxuta tabernetan keia ez egotera, kriston putada izan zan. Baitxa erretzailientzat ere (erre gustora itxen dute baina esaten dute, etxera bueltau ta erropa danetan usaina eukitzia ez dala batere agradablia!! jaja, ba pentsa ez erretzailientzat!). Gainera bentilau gabe zeonez, parecia una burbuja ta denok eztarrixakin izurrauta bukau genun.
Aparte musika... House, techno... nik ez ditxut ezberditzen estilo pillua daude ta, baina mutilak... han ibili zian en su salsa. Neska politxak gainera... jaja, que mas,e?? Hemen agertzen dianak los loquillos del grupo.
Vamos a bailar techtonic? O mejor: Uno, el breikidance. Dos, el crusaito. Tres, el maiquelyason. Y cuatro, el robocop!!!

Gaur igandia, bazkarixa in degu, raulen emailian esplikauta zauanan arabera.

Bueno, plan definitivo para mañana:

Hemos comprado para mañana para hacer rico risoteo, esta vez habrá para repetir, jiajiajia. También habrá nachos con salsa al gratín. Y según la gente que venga se tirara de despensa del Raúl. En principio no hará falta, y la cuenta se repartirá a pagar entre los asistentes, sorteando el lote de sobras si somos muy pocos. De postre se avecina biscuichie casero, con chocolate funde y baylins para bailar, de sobremesa, para jugar a cartas o a varios juegos.

Bueno, pues eso, mañana en mi cocina, para ponerlo fácil, 8d7. Hora de la convocatoria extraordinaria, o no, a las 14. Resacosos incluidos, aunke siempre está la opción de llegar tarde y limpiar, ampliamente conocida, que le pregunten a ronaldinho, bueno, tal vez no es un buen ejemplo....

Hasta esta noche yonkis del Erasmus, o hasta mañana, Yonkis del no fiesteo!La bowliera se estudiará en la sobremesa, con Mirentxi como máxima defensora de ir a tirar boloncios al más estilo euskera, ai no, esas eran unas bolas más pequeñas no?A cuidarse!!! No querreis que se os lo cuenten, no?

Raúl.

Recordar Le menu:

  • Nachos vidales en salsa mejicana, al gratini
  • Rissotto al calabacini, funghis del norte de la Bretaña francesa, cebollas del huerto de Herr. Cebollen con delicioso parmesioano Di Parmia
  • Bichiscuit a le founde de le xocolade, con deliciosas nueces de Nueva Zelanda, cogidas por los elfos del Señor de los Rings,
  • Tabla de licuors y juegos diversos

Ba bueno,ondo atera da bazkarixa ta onena, geroko sobremesa. Zazpirak arte egon gera gauza bat ta beste. Singapurreko ta turkiako lagunak ere bertan egon dia ta han ibili gera, pixkat internazionalizatzen. Bolerarako proposamenak ez du exitorik euki baina bueno, ondo pasau degu bestela ere.

Ba bueno, besterik gabe. Aste hau intentsua izango da ta hobe lehen bait lehen ohera jutia.

Ondo segi!!!

sábado, 8 de marzo de 2008

Stockholm - Helsinki (08.02.27-08.03.03)

Hemen agertzen geran zazpi lagunak jun ginan de biaje a los paises escandinavos! Gu haietako bitan besterik ez ginan egon; Suedia eta Finlandian.
Asteazken goizian atera eta arratsaldian iritsi ginan. Gure albergia hirixan alde zaharrian zauan ta hau isla baten dao, Stockholm-on zentruan. Kale estuak, kolorez betiak, lur guztixa adokinezkua... Ia ilunduta egon arren bueltaka ibili ginan hango kaletan barrena, txoko desberdinak ezagutzen.
Hurrengo eguna hirixa ezagutzen pasa genun. Denok harritxuta gerau ginan ikustian Stockhom-o kanalez beteta dauala. Isla pilo batek (14 hain zuzen; fuentes wikipedia, como no!jaja) osatzen dute ta hauek zubiz konektauta daude. La Venecia del Norte bezela ezagutzen da hirixa.
Ba bueno, egun hartan Skansen eta Vasa museum bisitau genitxun hirixaz gain. Lehenengua parke natural antzeko bat da baina animalixak ere daude (nahiz ta azkenian askorik ez genun ikusi; los osos invernando, otsuak sabe dios nun, tximuak ikusteko extra ordaindu bihar zan; ta klaro estokolmo hain merkia danez, dirua hola gastatzeko bezela ez geneukan!! tximu batzuk ikustiarren...benga!). Bertan garai bateko etxe tradizionak, eskolak... ere daude ikusgai.
Ondoren Vasa museum famosua ikustera jun ginan. Hemen XVII. mendeko barku vikingo bat dao. Kriston barkua; haundixa, politxa, kriston adorno pilakin... Itxura danez Polonian aurkako gerra baterako barkua zan baina portutik atera ahala hondorau zan. Eta hainbeste ingeniero ta arkitekton artian galdetzen genuna zan: zergaitxik??? Ba estabilidade ezagaitxik.
(Informacion que no os puede interesar) Esaten danez garai hartako erregiak barkuan kanoi gehiegi sartu zitxuan (barkuan goikaldian) eta orduan barkuak estabilidadia izan zezan barkuan behekaldian enbor eta harrixak sartu bihar izan zian (grabitate zentrua jaitsi eta metazentruan azpitik geratzeko). Baina hauek ezian izan nahikua eta haiziak belangan indarra itxian uran enpuje indarra ez zan nahikua haizian momentuai aurre itxeko eta orduan estabilidadia galdu ta hondorau in zan, portutik atera berri. Arkimedesen printzipiuan oinarritzen da (for further information).
Ba bueno, fustrazio ta lotsa haundixa izan zan bertako jendiantzat eta XX. mederarte historian ahaztuta euki zuten gertakari hau, ingeniero bat kasua aztertzen hasi zan arte. Eta mende hartan portutik atera, dena ondo prestatu ta museo honetan jarri zuten. Oso interesantia! nahiz ta zuei lerro hauetan seguruenez aspergarrixa iruditxuko zitzaizuen...
Ostiralian, goiazian hiritik barrena ibili ginan eta arratsaldian Viking line barkura sartu ginan Helsinkira joateko. Asko inoiz horrelako barku haudi baten ibili gabe geunden ta denok emozionauta genbiltzan. Barkuak 12 pisu inguru zitxuan ta gu ezetz asmatu nun geunden?? En los camarotes!! Klase bajuan!! jaja, titanic-era gogoratzen zigun. Anak esaten zuan; e tio, ke estamos por debajo de los coches!!! Itsaso mailatik behera. Ba bai, merkiena bertan zan ta notatzen zan... kalaña bat zauan bertan... gazte denak. Gainera gazte asko barko honetan juerga botatzeko montatzen dia. Estokolmo oso garestixa da. Zerberza batek 5€ balio ditzake eta hemen barkuan, tax free da. Ikusten zan jendia barkuko supermerkautik edari pila batekin ta ateratzen... Bua, flipantia...
Ba paisajia ikusgarrixa zan. Estokolmotik ateratzeko, isla pila bat zeharkau bihar dia itsaso zabalera irten aurretik. Kanal moduko batetik juten zan barkua, bi aldetara eta barkutik oso gertu isla pila bat ikusten zian. Primerako egualdixa zauan ta gustora juaten zan baina eguzkixa izkutau ahala hotza gero eta gehio notatzen zan eta barrura sartu ginan. Kuartuan afaldu (binbo,enbutido... ikaslion menua) eta gero bertako anbientia ikustera igo ginan. Bertan kasinua, taberna eta restaurante pila, diskoteka txiki bat... zeuden. Suena bien?? ba ez, ez... honeri gehitxu udan gure hondartzatan ikusten dian extranjeruak. Denak en plan elegante (trajia, soinekuak...) baina ortero jantzita... Nahi baina ezin bezela? jaja. Pixkat penosua egixa esan.. baina kuriosua. Jende heldua, mozkor batzuk ere... Gainera itsasuan astinduekin edarixan efektuak bikoiztu itxen zian.
Barkuan 17 h igaro ondoren, (bai 17!!!) Helsinkira heldu ginan. Hau pixkat ikusi genun. Egixa esan politxena bertan zauan eliza bat iruditxu zitzaigun. Garai batekua erabat suntsituta gerau zan eta berritxuta zauan. Baina oso modernua eta agradablia, epela zan. Lasai-lasai rato on bat gustora pasatzeko lekua.
Ta hirixa pixkat ikusi ondoren, berriz barkura, Estokolmora bueltan. Bai beste 17h... pff, aurrez jakin ezkero hola zala, ez dakit ingo genun baina bueno, barkuan anbiete kurioso hori eta ezagutzeko aukeria ere izan genun ta graziosua izan zan. Nahiz eta hurrengo egunian ez zigun grazia haundirik in. Bi lagun gau hortan bertan (barkuan itxen genun lo) mareauta sentitzen ziala ta lotara jun zian (izan ere gau hartan itsasua nahiko zakar zauan ta nahiko mugitzen zan barkua). Ni gauian ondo sentitzen nitzan baina hurrengo goizian... Hirurok barkotik tripak erabat nahastuta atera ginan, botaka... Pal kolmo gau hartan lo itxeko hartu genun hotela ere barku bat zan, baina bueno, hau portura lotuta zuan ta ez zan mobitzen. Beste bixak pixkat hobe sentitzen zian baina nik gorputz txarra nakan eta hotelera juan eta ohian pasa nuan arratsalde guztia urrengo goiza arte. Asike barkua "love boat" bezela ezaguna da baina guretzat, poco tuvo de love... jaja.
Hurrengo egunian, ia gure bidaiari amaiera emateko, nos esperaba un dia matador. Goizian goiz atera eta arratsalde arte ez ginan iritsi Stuttgartera... Posible zian garraiobide guztixak erabili genitxun; barkua, autobusa, hegazkina, trena eta azkenik metrua. Hegazkina bai, merke-merke baina klaro hiritik en el quinto pino uzten dizu ta gero klaro... la odisea haraino heltzeko, baina bueno. Merezi izan zuan, holakuak oin in bihar dia ta, ezta? Gaztiak gera ta!!jaja.
Benga ba, muxu haundi bat danoi. Ta despues de la txapa, bidaiko argazki batzuk!!!
Ondo izan!