sábado, 29 de marzo de 2008

Interkulturelles Training‏

Aste honetan Alemaneko intentsibuan parte dan kultur-saio bat euki degu. Intentsibuan gabiltzan jendia talde ezberdinetan banau eta irakasle batek gidauta ekintza ezberdinak in genitxun bertan geunden jendian kulturari buruz gehio ikasteko helburuakin.

Nere taldian, estatu batuetako jendia, Indiakua, Malasiakua, Singapurrekua, Poloniakua eta español talde bat geunden (euskaldun eta gallega bat barne!). Kuriosua izan zan topaketa.

Irakasliak kasu ezberdinak proposatzen zitxuan eta egoera hoien aurrian kultura bakoitzian nola erreakzionatzen zuan jendiak ikusten genun.

Adibide bat ematiarren; oin dala 3 urte ikusi gabeko lagun batekin kasualidadez topo in ta nola reakzionauko genun eszenifikau bihar izan genun.
Gu (neri tokau zitzaidan gainera itxia) besarkada batekin ta bi muxukin agurtu ginan. Jendia harritxuta gerau zan, kontaktu asko euki genula iruditzen zitzaien.
Ondoren singapurrekuak agurtu zian eta beraien aurpegitan ezan inongo sorpresa keinurik ikusten. Ez zian ezta ikutu, ez muxurik eman.
Estatu batutakuak besarkada bai baina muxurik ez omen dia inoiz ematen lagunen artian. Alemanian harrituta gerau omen dia jendia kalian besarkatuta ta ikustian, hori han ez baita publikuan itxen.
Indian adibidez Supermerkatu edo edozein leku publikotan muxuka hastiagatik isuna jarri dezakete. Asike kontuz! jaja.

Beste ekintzetako bat izan zan beste kulturei buruz ditxugun aurreiritziak idaztia. Joe pasada bat izan zan; USA-ai buruz denak puntu pila bat idatzi genitxun baina beste lurraldeei buruz ezin idatzi ibili ginan. Hor ikusten da komunikabideen indarraz, dena estatu batutara begira itean ondoriotako bat. Inkonszienteki baina azkenian denok ideia ta aurreiritzi (txar edo on, berdin du) pila bat ditxugu buruan sartuta.

Singapurreko eta malasiakoak oso "minduta" agertu zian horiental guztixak txinuen zakuan sartzen ditxugulako. Ta egixa da, neri desberdintzia pixkat kostau itxen zait eta denei hola deitzen diet, baina arrazoi dakate. Guri Aleman, o frantses deitzea bezela litzateke. Europeo esatiakin kitto.

Beste bitxikeri batzuk;
  • Singapurren txikliak, "illegal sweet" dia. Txikle bat eskaini nion Malasiako lagunari ta esan zian, ui; illegal sweet hoietako bat jan behar al det?? ni harritxuta. Itxura danez kaliak hauekin ez zikintzeko itxen omen da... tomar ejemplo!
  • Indian mutilak elkarri eskutik helduta, laztanak ematen ta ikustia nahiko normala omen da. (lagunak izanda, e? ez pareja dialako)
  • Singapurren oso janari exotikua dao. Hoietako fruta preziatu ta kurioso bat, Durian-a da. Oso gustu eta usain fuertiak omen ditxu eta betidanik ohitxu ez bazera hau jatera, esan zian zaila dala gustatzia. Beraiei ordia, pila bat gustatzen omen zaie. Beitxu zein kartel bilau daitezkeen restaurante, aireportu, trenetan, etb. (usainagatik)
  • Singapurren ere legiekin oso estriktuak dia eta adierazpen askatasuna erabat mugatua daukate. Ideia politikoei buruzko zure iritzixa argitaratziarren, kartzelara bidaltzen dizue. Hau igual ez zaizue hain ezezaguna ingo ezta???
  • Txinako kulturari buruz ere zerbait kontau dia Malasiako lagunak eta ezaguna dan bezela, edozein animali mota jaten dutela esan zian. Baina hainbesterako... Sugiak, zizariak, tximu zerebrua (mutilak bakarrik, oso energetikua baita. Ez dakit neskek zergatik ezin duten jan..), sugia... gizonek sugien odol eta ez dakit zein organo ere jaten omen ditxuzte indarra emateko. Ba omen daude janari batzuk gizonentzat eta beste batzuk emakumientzat. Adibidez, emakumiek umia euki ondoren plazenta jaten omen dute. Ta beste hainat gauza arraro... Pentsatzen det denak ez dutela holakorik jango baina... pff.
  • Malasiako populazioan gehiengua Musulmana da. Hiztun gehien ditxuan hizkuntza, inglesa da bai Singapur eta bai Malaysian (azken hontan hizkuntza ofiziala malayoa bada ere). Hau britainian kolonia izatean ondoriua da.

Ta bueno, beste hainbat ezberdintasun ere aurkitzen ditxuzu, kultura ezberdineko jendeakin egotian. Txikikerixak izan daitezke, baina harridura sortzen dute. Baina hala ere, hain urrutikuak izanda, eta aurreiritzi guztixen gainetik, berdinak gerala konturatzen da bat eta kriston jendia dauala danian!!

No hay comentarios: