
Asteburu lasaixa baina konpletua izan da oingua. Lasaixa juergen aldetik esan nahi det. Ze hemen asteburu baten ez badezu juerga botatzen ya erasmus titulua kentzen dizue!!! Ez,ez; juerga bota ez arren ondo aprobetxau degu ta asteburua.
Asteburu hasiera, ostirala, lotan goxo-goxo pasa nuan, aste osoko nekia gainetik kentzeko. Larunbatian lan pixkat in ondoren, arratsalde-gau partera intentsibokuek barbakoa itxera animau ziaten. Kriston egualdixa zauan ta residentzitako etxe guztixek terraza dakatenez gainian, bertan in genun. Barbakoa itxeko ideia politxa izan zan, baina gerturau ginan inork ezakixan sua pizten. Bueno, pizten bai, baina piztuta mantentzia beste asunto bat zan. Han ibili zian platerekin airia ateratzen, putz itxen, ya desesperazioz papela erretzen... Badakizue, mutilak hain orgulosuak izanda (berdin du munduko ze partetakuak izan!zein baino zein burugogorro)han ibili zian saiatzen. Baina ikusten ari ginan martxa hartan hurrengo egunian jan ahal izango genula parrilan zauan oilaskua, ta ia desesperauta, Idak hartu ta labera sartu zitxuan. Hori bai barbakoan esentzia gal ez zezan, azken pasada parrilan. Ke gusto pixkat hartzeko behintzat!!!jajaj. Baina ondo egon zan, jende pila bat elkartu baikinan.
Afal ondoren, Yuka lagunan urtiak zian (erdalduna) eta gonbidau in zigunez zoriantzera jun nitzan. Zoriondu ta bigarren aldiz afaldu!!! Egixa esan tortila patata ta preparau zitxuan pintxuak, barbakoako oilasko eta berdura erdi-indako hoiek baino askoz hobiak zeuden. Ba hemen ere jende pilua elkartu ginan baina egun hartan, espaiñolengan hain rarua dan gauza bat gertau zan. Denak neka-neka inda zeudela ta inor ezala atera juergan!!! Flipante, dian liantiekin... Nik intentsibokuekin nakan asmua irtetzeko baina azkenian apalankau ta ohera jun nitzan.
Igandian nos esperaba la gran comida. Ricarrek kaneloiak itxeko kapritxua zakan ta osagaixak erosi ta han jarri zigun denei lanian. Oilaskua txiki txiki in eta gero zilindro forma zakan pastan barruan sartzen. Menudo arte!!!(k guarrada...)
Azkenian, tardau genunan ondoren dana itxen, mahaixak terrazara igo ta bazkari merienda in genun. Bueno, hainbeste mutilen artian, janarixagaitxik ixa burrukan ibili zian!!! Egixa esan, kristona zauan!
Gero, sobremesa luze baten ondoren (kartak ta guzti, hemenguen artian Pocha joku famosua. Arauak garbi eukitzerako bukau genula baina...), kalenton ta ala, Frühling-era jun bihar ginala! Ba ala, bi aldiz pentsau gabe metrua hartu ta han jun ginan. Baina oinguan plan alternatibua in genun. Zerbezen dirua gorde ta umien pare ibili ginan atrakziotan!!!
Ba bueno, oingo asteburua primerakua izan da baina espero urrengokuak superatzia!!! oooeee, hurrengua etxian!!! Bueno, etxian literalmente esanda... Ikusiko degu...jaja.
Laster arte!!!!!!!!!