Eguna lainotuta irtetzen danian, beste egun batzutako irrifarreakin esnatzen ez naizenian, eta sentimendu hoiek nere barrena hartzen dutenian, gertuko jendian beharrian sentitzen naiz. Etxetik urrun egotiak ere sentimendu hori areagotu dezake. Eskerrak hemengo lagunei ere, asko zor baitiet horrelako egunetan animuak goian mantendu eta nere aurpegian irrifarra marraztia lortzen baitute.
Hala ere, betikuen falta asko sumatzen da! Batez ere horrelako momentutan.
Baina ostegunian, departamentutik leher inda netorren, nahiko txar bezela definitu zitekeen egun baten ondoren. Beti bezela buzoeitatik pasatzian bazpada, begiratu in nuan. Momentu hoietan gehien desiratzen nuan gauza balitz bezela bertan lagunen baten karta aurkitzia.
Ba sorpresa! Karta haundi bat naukan esperuan. Ta hasieran harritu in bazian ere, "globoduna" zalako, apurtu nahi ez dan zerbait bidaltzea nahi dezunian erabiltzen dan bezelakua(arrazoirenbat seguru dauala,e?! jaja), segituan ikusi nuan zeinengandik bidalia zan.......... ze ilusio!!!
Badakizue bai ondo zein poza eman zian zuen berri eukitziak. Urrun egon arren zuen animuak bete betian iritsi zaizkit! Urte hontan, gorrok esaten zuan moduan, badirudi bi bizi paralelotan bizi naizela. Ni Stuttgart-en nao bizitzen, eta aurten dena nobedade dan honetan, gauza berri pila bat ikasi eta nere burua ezagutzen ari naiz. Ordea ezin nahaiteke ahaztu, han, Euskal herri kuttunian utzitako guaztiaz, eta askotan, han gertatzen dan guaztian jakinan gainian egoten naiz, hangua ere biziko banu bezela. Askotan han egotia gustauko zitzaidan, zuekin momentuak partekatzeko. Baina badakit ondo, zuek esaten diazuen bezela, hangua han eukiko detela bueltatzian, eta orain hemengo guaztiari etekina atera bihar diotela!
Hala ere hurrengo astian berriz ere han eongo naiz eta ezin det nere poza izkutau!!! Egun gutxitxo badia ere topera aprobetxatzia espero det...
Eta bai, himnuai jarraipena eman beharko zaio, ez?!!; hementxe gaude, hementxe gaude.... denok mahai baten inguruan, guri gustatzen zaizkigun sobremesa, joku ta guztixekin!
Jakin dezazuela zeneukaten helburua guztiz gainditxu dezuela. Eta bai! Lortu dezue nere aurpegian irrifarra marraztia!!!
Muxu potolo bat zuei!!!
1 comentario:
Aupa wapisima!
Zelan dua dana? Ya dana preparauta honantza bueltatzenko? Hemen plana itxen gabiz ere zuri merezi dozun ongi etorrixa itxeko!
Bueno Miren pozten naiz eskutitzak ilusiua in izana! Baina que menos! Hemen danok gaude danokin onian ta txarrian!
Alaba lasterarte!
MUXUS
Publicar un comentario