Apirilan 30tik 1erako gauian, europako hainbat lekutan ospatzen omen da festa pagano hau. Hemendik gertu Heidelberg-en ospatzen da ta hara gerturau ginan.
Raulek bertakua dan lagun bat daka eta esan zigun ea nahi genun bertara jun. Ta klaro, holako oferta baten aurrian ezin ezetzik esan.
Hara iritsi eta bere aitxon-amonen etxera eraman zigun afaltzera. Afari tipikua jarri zigun, saltxitxak (primerakuak portzierto..ta nik hori esateko..!), eta han egon ginan beraiekin hizketan. Aitxitxa madrilen egon zaneko argazkixak eta hasi zitzaigun erakusten eta kuriosua izan zan, aleman etxe baten egoten ginan lehen aldixa baitzan (ez aleman ikasle baten, ikasle pixuan, oso diferentia dala!jaj), ta politxa izan zan esperientzia. Oso ondo portau zian gurekin, eta gero ilundu zanian, etxetik atera ginan. Hori bai, irten aurretik amama ta aitxitxak mendirako zakaten ekipamendu guztixa utzi ziguten, forro polarrak, bufandak... Esango zuten, hauek nundik etorri dia! Izan ere bastante egualdi exkasa zauan ta gutxi abrigauta etorri zian hemengo batzuk.
Etxetik atera eta alemanan lagunena jun ginan kalian daukaten lokal batera. Txikitxua zan baina bua, oso akojedoria! Han egon ginan rato eder baten hizketan eta gero hainbeste kuriosidade sortzen zigun festa hortara abiau ginan.
Festa, mendi batian dauan anfiteatro baten ospatzen da. Garai batian naziek beraien bandua herritarrei helarazteko eraiki omen zuten baina euki zuan exito eskasan ondoren, festak ospatzeko lekutzat hartu zuten herritarrek. Festa hau adibidez, ez da ofiziala, eta ez dao inola organizauta. Orduan, 30 min pasa mendixan gora ibili biharreko bidian, ez dao ez argi ez farola bakar bat. Halere hainbeste jende ibiltzen danez, polizi ta anbulantzia pila zenbiltzan hango desmadre hura pixkat organizau nahixan.
Bua, ba gora iritsi ginanian kristona zan hura!!! Jendia kantatzen, malabarak itxen, sutonduan inguruan... danetik zauan han. Baina hori, ezauan argirik eta ezan gehixegi ikusten! Oso kuriosua izan zan! Baina esan biharra dao, itxen zuan egualdixakin o sutonduan jarri o ezauala denbora luzez egoterik. Ta giro hartan pixkat egon ondoren, berriz ere herrirunzko bidia hartu genun.
Kaminata luze haren ondoren, aleman horren kuadrilako baten etxera jun ginan lotara. Hurrengo egunian etxera, Stuttgartera. Ta denak kriston pozik esperientzia desberdin eta politx bat partekau genulako aleman kuadrila honekin!
Ba hemen egun hartako argazki batzuk
No hay comentarios:
Publicar un comentario