sábado, 24 de mayo de 2008

Wagons...



Atzo gabian, asko kostau ondoren Pilarrek proposautako lekura jun ginan. Baina bera beranduo etorri zan ta bere esplikaziuekin iristia inposiblia izan zan! "cogeís un caminito que no esta iluminao, que parece que os lleva al infierno, y seguir subiendo..." por supuesto ez genula indikazio hoiekin gauza haundirik bilau... Baina bueno, bera etortzian bilau genun azkenian. Gurekin zeuden bi alemanak desesperauta egon bihar zian. Ordu bat pasa, gabian, ilunpian bueltaka... (beraiek dianekin planak itxeko! dena neurtuta al milimetro!).

Oso kuriosua zan lekua, berak hola esplikau zuan bezela:


Hay un lugar en Stuttgart donde hace tiempo se abandonaron unos vagones de tren, y un grupo de gente decidio tomarlos como vivienda... estan en mitad de un bosquecito, estan simbolicamente ocupados-okupas muy civicos-pagan un pekeño alkiler, luz , agua y demas-... 'Neues Lebens in alten Fabriken' digamos que se podria aplicar aki tb este lema-pero sin Fabriken... y eso, un lugar curioso por si mismo. En este lugar hay un barecito donde hacen conciertos, hoy precisamente hay uno.THE SEDUCERS-garage/punk/rock/, tb hay veces q hay fiestas en los vagones cercanos..la ultima vez q fui tenian una muy muy gorda montada.... El concierto de hoy no se cuanto cuesta, pero la ultima vez era muy barato, 4 euros. la hora es sobre las 10.. aunq empezara mas tarde, terminara tarde y no tendremos tren...si venis, traer ropa comoda, es un paseito como desde el wagehalle o kizas un pelin mas lejos...hasta hauptbhanhof (ez du jartzen, k el paseito incluia saltar vallas que podian ser muyyyyyyy peligrosas, y que habia riesgo de romperse los pantalonessssssssss....aiaiaai..)


Ba bueno, kontzertua oso ondo egon zan. Jende gutxi, bagoia oso txikixa baitzan baina anbiente politxa zauan. Joe, ondo zakaten dena preparauta okupa-pijo (Stuttgarten, como no!) hauek. Terrazak eta dena zitxuzten jarrita... oso ondo!

Ta bueno, bukau zanian paseua zentroraino.

jueves, 22 de mayo de 2008

Thingstätte Walpurgisnacht, festa hippie-xa

Euskal herrira bueltau baino lehen in genun eskapadatxo bat da honakua.

Apirilan 30tik 1erako gauian, europako hainbat lekutan ospatzen omen da festa pagano hau. Hemendik gertu Heidelberg-en ospatzen da ta hara gerturau ginan.
Raulek bertakua dan lagun bat daka eta esan zigun ea nahi genun bertara jun. Ta klaro, holako oferta baten aurrian ezin ezetzik esan.

Hara iritsi eta bere aitxon-amonen etxera eraman zigun afaltzera. Afari tipikua jarri zigun, saltxitxak (primerakuak portzierto..ta nik hori esateko..!), eta han egon ginan beraiekin hizketan. Aitxitxa madrilen egon zaneko argazkixak eta hasi zitzaigun erakusten eta kuriosua izan zan, aleman etxe baten egoten ginan lehen aldixa baitzan (ez aleman ikasle baten, ikasle pixuan, oso diferentia dala!jaj), ta politxa izan zan esperientzia. Oso ondo portau zian gurekin, eta gero ilundu zanian, etxetik atera ginan. Hori bai, irten aurretik amama ta aitxitxak mendirako zakaten ekipamendu guztixa utzi ziguten, forro polarrak, bufandak... Esango zuten, hauek nundik etorri dia! Izan ere bastante egualdi exkasa zauan ta gutxi abrigauta etorri zian hemengo batzuk.

Etxetik atera eta alemanan lagunena jun ginan kalian daukaten lokal batera. Txikitxua zan baina bua, oso akojedoria! Han egon ginan rato eder baten hizketan eta gero hainbeste kuriosidade sortzen zigun festa hortara abiau ginan.

Festa, mendi batian dauan anfiteatro baten ospatzen da. Garai batian naziek beraien bandua herritarrei helarazteko eraiki omen zuten baina euki zuan exito eskasan ondoren, festak ospatzeko lekutzat hartu zuten herritarrek. Festa hau adibidez, ez da ofiziala, eta ez dao inola organizauta. Orduan, 30 min pasa mendixan gora ibili biharreko bidian, ez dao ez argi ez farola bakar bat. Halere hainbeste jende ibiltzen danez, polizi ta anbulantzia pila zenbiltzan hango desmadre hura pixkat organizau nahixan.

Bua, ba gora iritsi ginanian kristona zan hura!!! Jendia kantatzen, malabarak itxen, sutonduan inguruan... danetik zauan han. Baina hori, ezauan argirik eta ezan gehixegi ikusten! Oso kuriosua izan zan! Baina esan biharra dao, itxen zuan egualdixakin o sutonduan jarri o ezauala denbora luzez egoterik. Ta giro hartan pixkat egon ondoren, berriz ere herrirunzko bidia hartu genun.

Kaminata luze haren ondoren, aleman horren kuadrilako baten etxera jun ginan lotara. Hurrengo egunian etxera, Stuttgartera. Ta denak kriston pozik esperientzia desberdin eta politx bat partekau genulako aleman kuadrila honekin!


Ba hemen egun hartako argazki batzuk
Ondo segi!

domingo, 11 de mayo de 2008

Frühlingsfest!

Bueno, berriz ere bueltan naiz Euskal Herritik! Penakin etorri banitzan ere etxiari gustua hartzeko denbora izan bainuan aste betian, ona iritsi ta segituan igo zitzaikidan animuak kanpuseko anbientia ikusita! Kriston egualdi ona itxen zuan (badakit hor ere ni jun orduko eguzkixa atera zala...!), jende guztixa zelaietan etzanda zauan eguzkitan, musikakin... opor girua arnasten zan! Oin ordia lana topera itxia tokatzen zait, baina agobaiu gabe (saiatu behintzat!). Azken springa!!!

Ba bueno, dagoeneko ondo dakizuenez, alemanak pentsau baino juergistiauak dia eta urtaro guztitan festarenbat antolatzen dute a lo grande! Oinguan udaberrixari ongietorrixa emateko maiatzeko azken 3 astetan Frühlingsfest-a ospatu da, Volksfest(Oktoberfest)-an kopixa bat, baina ez horregaitxik txarraua! Ta gu ere, han izan ginan hutsik in gabe hainbat egunetan.

Hemen argazki batzuk bertako musikaz lagunduta.

Ondo segi ta patxo haundi bana!!!

lunes, 28 de abril de 2008

Barbecue, Geburtstag, Canelonis a lo Ricard, Sonne, Terrasse, Frühlingsfest... un so weiter!


Asteburu lasaixa baina konpletua izan da oingua. Lasaixa juergen aldetik esan nahi det. Ze hemen asteburu baten ez badezu juerga botatzen ya erasmus titulua kentzen dizue!!! Ez,ez; juerga bota ez arren ondo aprobetxau degu ta asteburua.

Asteburu hasiera, ostirala, lotan goxo-goxo pasa nuan, aste osoko nekia gainetik kentzeko. Larunbatian lan pixkat in ondoren, arratsalde-gau partera intentsibokuek barbakoa itxera animau ziaten. Kriston egualdixa zauan ta residentzitako etxe guztixek terraza dakatenez gainian, bertan in genun. Barbakoa itxeko ideia politxa izan zan, baina gerturau ginan inork ezakixan sua pizten. Bueno, pizten bai, baina piztuta mantentzia beste asunto bat zan. Han ibili zian platerekin airia ateratzen, putz itxen, ya desesperazioz papela erretzen... Badakizue, mutilak hain orgulosuak izanda (berdin du munduko ze partetakuak izan!zein baino zein burugogorro)han ibili zian saiatzen. Baina ikusten ari ginan martxa hartan hurrengo egunian jan ahal izango genula parrilan zauan oilaskua, ta ia desesperauta, Idak hartu ta labera sartu zitxuan. Hori bai barbakoan esentzia gal ez zezan, azken pasada parrilan. Ke gusto pixkat hartzeko behintzat!!!jajaj. Baina ondo egon zan, jende pila bat elkartu baikinan.

Afal ondoren, Yuka lagunan urtiak zian (erdalduna) eta gonbidau in zigunez zoriantzera jun nitzan. Zoriondu ta bigarren aldiz afaldu!!! Egixa esan tortila patata ta preparau zitxuan pintxuak, barbakoako oilasko eta berdura erdi-indako hoiek baino askoz hobiak zeuden. Ba hemen ere jende pilua elkartu ginan baina egun hartan, espaiñolengan hain rarua dan gauza bat gertau zan. Denak neka-neka inda zeudela ta inor ezala atera juergan!!! Flipante, dian liantiekin... Nik intentsibokuekin nakan asmua irtetzeko baina azkenian apalankau ta ohera jun nitzan.

Igandian nos esperaba la gran comida. Ricarrek kaneloiak itxeko kapritxua zakan ta osagaixak erosi ta han jarri zigun denei lanian. Oilaskua txiki txiki in eta gero zilindro forma zakan pastan barruan sartzen. Menudo arte!!!(k guarrada...)
Azkenian, tardau genunan ondoren dana itxen, mahaixak terrazara igo ta bazkari merienda in genun. Bueno, hainbeste mutilen artian, janarixagaitxik ixa burrukan ibili zian!!! Egixa esan, kristona zauan!

Gero, sobremesa luze baten ondoren (kartak ta guzti, hemenguen artian Pocha joku famosua. Arauak garbi eukitzerako bukau genula baina...), kalenton ta ala, Frühling-era jun bihar ginala! Ba ala, bi aldiz pentsau gabe metrua hartu ta han jun ginan. Baina oinguan plan alternatibua in genun. Zerbezen dirua gorde ta umien pare ibili ginan atrakziotan!!!

Ba bueno, oingo asteburua primerakua izan da baina espero urrengokuak superatzia!!! oooeee, hurrengua etxian!!! Bueno, etxian literalmente esanda... Ikusiko degu...jaja.

Laster arte!!!!!!!!!

sábado, 26 de abril de 2008

Elgoibarko herritik datoz notiziak....

Eguna lainotuta irtetzen danian, beste egun batzutako irrifarreakin esnatzen ez naizenian, eta sentimendu hoiek nere barrena hartzen dutenian, gertuko jendian beharrian sentitzen naiz. Etxetik urrun egotiak ere sentimendu hori areagotu dezake. Eskerrak hemengo lagunei ere, asko zor baitiet horrelako egunetan animuak goian mantendu eta nere aurpegian irrifarra marraztia lortzen baitute.

Hala ere, betikuen falta asko sumatzen da! Batez ere horrelako momentutan.
Baina ostegunian, departamentutik leher inda netorren, nahiko txar bezela definitu zitekeen egun baten ondoren. Beti bezela buzoeitatik pasatzian bazpada, begiratu in nuan. Momentu hoietan gehien desiratzen nuan gauza balitz bezela bertan lagunen baten karta aurkitzia.
Ba sorpresa! Karta haundi bat naukan esperuan. Ta hasieran harritu in bazian ere, "globoduna" zalako, apurtu nahi ez dan zerbait bidaltzea nahi dezunian erabiltzen dan bezelakua(arrazoirenbat seguru dauala,e?! jaja), segituan ikusi nuan zeinengandik bidalia zan.......... ze ilusio!!!

Badakizue bai ondo zein poza eman zian zuen berri eukitziak. Urrun egon arren zuen animuak bete betian iritsi zaizkit! Urte hontan, gorrok esaten zuan moduan, badirudi bi bizi paralelotan bizi naizela. Ni Stuttgart-en nao bizitzen, eta aurten dena nobedade dan honetan, gauza berri pila bat ikasi eta nere burua ezagutzen ari naiz. Ordea ezin nahaiteke ahaztu, han, Euskal herri kuttunian utzitako guaztiaz, eta askotan, han gertatzen dan guaztian jakinan gainian egoten naiz, hangua ere biziko banu bezela. Askotan han egotia gustauko zitzaidan, zuekin momentuak partekatzeko. Baina badakit ondo, zuek esaten diazuen bezela, hangua han eukiko detela bueltatzian, eta orain hemengo guaztiari etekina atera bihar diotela!

Hala ere hurrengo astian berriz ere han eongo naiz eta ezin det nere poza izkutau!!! Egun gutxitxo badia ere topera aprobetxatzia espero det...

Eta bai, himnuai jarraipena eman beharko zaio, ez?!!; hementxe gaude, hementxe gaude.... denok mahai baten inguruan, guri gustatzen zaizkigun sobremesa, joku ta guztixekin!

Jakin dezazuela zeneukaten helburua guztiz gainditxu dezuela. Eta bai! Lortu dezue nere aurpegian irrifarra marraztia!!!

Muxu potolo bat zuei!!!

sábado, 12 de abril de 2008

Huold's eta Gan's Stuttgart-en!!!

Ba bai, azkenian animatu zinaten,e!

Maletak in ta rumbo a Stuttgart. Biaje nahiko luzia izan zan eta tartian abenturilan bat ere bizitzeko denbora izan zenuten. Posible zian garraiobide danak probau zitxuzuen ixa-ixa ta abiadura haundiko trenen kalidadiaz konturatzeko aukera ere izan zenuten. Gainera merke asko, e??? jajaja. Enizuen oso argi jarri word-eko super planning-ian ta... Baina bueno, azkenian hacerse el despistao cuela, ezta?? jaja.

Hona iritsi ta bazkaltzera jun ginan restaurante Italiano batera. Hemen hitzegin ta hitzegin egon ginan, super gustora. Aspaldi ikusi gabe ta danan berri eman bihar ziaten! Gero maletak residentzian utzi eta Esslingen-era jun ginan. Bai, nere 5.aldixa, jaja, baina bixita obligatoria da norbait etortzen danian... Pena ia ilunduta zauala, ta egualdixak ezuala gehiegi lagundu baina bueno, buelta bat eman eta gero zentrura juan ginan afaltzera.

Afaltzeko hemengo janarixa jateko aukera zauan lekuren batera jun nahi nuan, ta Paulaner-era sartu ginan. Dena beteta zauan. Jendia mahaixetan jarrita zerbezak eraten zauan. Guk afaldu nahi genun ta kamareruak esan zigun txoko baten zeuden bi gizonekin mahai berian jartzeko. Guk ezetz bezela esan genion baina badakizue holakotan, klientiak ez galtziarren... Beraiek baietz-baietz, ta han jarri ginan 3 neska gazte 2 gizon haiekin. Beraiek mas contentos que nadie baina joe, inkomodua zan pixkat. Hemen normala da mahaixa konpartitzia baina ixa ez geneukan platerak jartzeko ere lekurik mahai txiki hartan. Bat librau zanian, segituan aldatu ginan... Esango zuten igual zeozer beraiek baina bueno, gu lasaio gelditxu ginan. Hemengo janarixa probau genun, ta kriston betekadakin bukau genun. Azkenian hainbeste salsa ta, ezta?? jaja. Etxera bueltatzian berdura goxo batzuk ze ondo sartzen dian, e???

Hurrengo egunian, ostirala, goizian zentruan ibili ginan buelta bat ematen. Gero eguerdixan nik alemaneko intentsibora jun biharra naukan ta orduan OihanaK, mercedeseko museora jun zian. Politxa ezta?? Nahiz ta kotxiak gustoko ez izan, oso interesgarrixa da! Gero Bad-canstatt auzuan bapo bazkaldu (kebap-a ez zan restaurante bat bilatzia lortu zenutenian..) eta klase ondoren elkartu ginan. Gauerako afaltzeko konprak itxera jun ginan, ta klaro, zerbeza, k no faltase!!! Joe, egun hartan gogoratzen?? Causasteis sensación alemanen artian, e? Bai bazkaltzen bai autobusian, kotila hoiek zuei begira... Ez dakit hizkuntzagatik harritzen zialako zan edo hain neska politxak ikustiagaitxik harritxuta zeudelako zan, e?? Nik uste azkenagatik zala, ze eusko labela... se nota!!! jaja. Eskerrak ganuzan begirada fijo hoiei!!! jaja.

Ba bueno, juergan primeran pasau genula esan biharrik ez dao!!! Tabernan bila gauian in genun paseuan ondoren ( OihanaK de los nervios... jeje), zerbezak primeran sartzen zian. Ta esan nizuen bezela, hemen ni kalimotxo, ni lejia txiki, ni zurito, ni nada!!! Hemen zerbeza a lo grande, 0.5l-ko basotan. Sin tonterias!!! Hori bai, lejiara ohitxuta dauan jendiantzat alternatiba bat ere badakagu hemen, Radler-a. Ez gure lejian bezain ona baina bueno, noizian behin... Hauek esaten dutenan arabera, umientzako edarixa...

Larunbatian azken eguna zanez aprobetxau biharra zauan. Eta zer hobeto bainu termaletara jutia baino resaka pasatzeko... Hemen fama haundixa dakate bainu hauek, eta pistina batzutan gasdun ura dao. Hemen oso tipikua da ur hau, naturatik ia horrela ateratzen baitute, gasakin bezela, kanbonuan aberatsa izatiak ematen dio propietate hau. Baina bueno pistina hauen kuriosuena saunak dia, nudistak baitia. Gu ohitxuta ez gaudenez, pixkat arrarua itxen da baina bueno, hemen denak naturaltasun osoz hartzen dutenez, kein Problem!!!

Eguna bukatzeko italiano batera jun ginan afaltzera OihanaK ia janari alemanaz nekauta bukau baitzuten. Ta bueno, alemaniako azken zerbeza dastatu ta lotara jun ginan.

Hurrengo egunian, etxera buelta. Etortzian eukitako suertia ez zenuten euki ta egixa esan nahiko egun alrebesa izan zan. Pena pasatako egun onen ondoren horrela bukatzia, baina bueno, espero honekin ez gelditzia eta pasatako momentu onen oroitzapena gordetzia!

Muxu haundi bat bikote, primeran pasau nuan ta zuen konpainian!!!

Norbaitek komentau zian que estais como una txota baina gozada bat izan zala zuei ezagutzia!! Zein izango ote??? jeje


Hemen bixitan laburpentxo bat

jueves, 3 de abril de 2008

Intentsiboko lagunak

Hilabete daramagu Alemaneko intentsibuekin, egunian 5h, ta azkenian hainbeste denboran ondoren oso harreman ona in degu klasekuen artian.

Aurreko asteburuan Kathy, panamako lagunan urtiak izan zian. Bere etxian afarixa in genun. Nik tortila patata in nuan ta arraso!!! Gure tortilak, donde van triunfan!!! jaja. Tako mejikanuak ta ere probau nitxuan ta gustau zitzaizkidan.

Gauian zentrora atera ginan ta klaro, bere urtiak izatian, bere kapritxua in bihar genun ta salsa musika zauan taberna batera jun nahi zuan. Batera sartu ginan baina portero inuxente, tonto (se creen lo que no son!) batzun kulpagaitxik ezin izan ginan denak sartu eta beste batera jun ginan. Gela desberdin pilua zeuden, zein baino zein kuriosuauak (ez esatiarren besterik...).
Ni flipatzen nauan; sartu ahala, Coyote ugly pelikulako eszena bizitzen nauala iruditxu zitzaidan. Taberna danian zihar estatu batutako bandera ta ikurrak, ta neskak barra gainian dantzatzen. Gero hurrengo gelan, gogo moduko batzuk zeuden. Ta bueno, ia hurrengo gelak normaltxuauak zian. Baten salsa musika jartzen zuten por supuesto!, ta bestian musika amerikanua, nahiko ona. Tartian pasilotan tatuaje (gezurretakua porsi!! k en esas condiciones jendiak edozein txorrada in dezake ta...) postu bat zauan. Neska danak bularrian gauzak tatuatzen, en fin!!! Neri salsa ikastaro ederrak eman zizkiaten ta gustora ibili ginan!!

Ta bueno, atzo intentsiboko irakasliakin de escursion jun ginan. Bai, txikitan bezela!!! Amatxok prestautako motxila bakarrik falta zitzaigun, bokadilo, gaileta eta dan up yogurrakin!!!jajaja.
Tübingen herrira jun ginan eta irakaslian esplikazio danekin ondo egon zan. Irakaslia argazkitan ikusiko dezuena da. Jarri txapel bat eta ezpata bat eta esan. Zeinen itxura daka??? jaja, D'artagnan!!!! Oso oso jatorra!! Nik imaginatzen nuan alemanen modukua da.

Ba bueno hemen argazki batzuk

Ondo segi!!!